Koordinazioa eta taxuketa: Proiektuan parte hartzen duen zentru bakoitzak arduradun bat izango du Berritzeguneko IKT taldearekin eta zentruaren irakasleekin bitartekoa izateko. Aldi berean, bi era ezberdinetan parte hartu dezake. Parte-hartzailea: proiektuaren arduraduna “Ipuin telematikoak” talde pedagogikoan sartzen da eta mintegira joateko konpromisoa hartzen du. (Astearteetan 3etatik 5etara) Han, formakuntza jarduerak, web ingurune birtuala eta proiektuaren jarduerak gauzatuko dira. Laguntzailea: zentruak proiektuan parte hartzen du eta web inguruneko jarduerak eta ikasleen taldeekin ekintzak aurrera eramateko orduak betetzeko konpromisoa hartzen du, baina ez da sartzen talde pedagogikoa.
Formakuntzako jarduerak: Talde pedagogikoan parte hartzen dutenentzat gauzatuko dira bereziki proiektuaren garapen osoa lortzeko. (Ikastaroa + Mintegia), urte osoan zehar, aukeratu dugu formakuntza egiteko era.
Ikasleentzako jarduerak: 3-4 hilabetetan zehar gauzatuko dira eskola eta gela bakoitzean eta zentru bakoitzak, talde pedagogikoak eta Berritzeguneko IKT taldeak ebaluatuko dituzte. 2. eta 3. hiruhilabetekoetan gauzatuko ditugu ekintzak ikasleekin. Bitartean web ingurunea eta proiektuaren garapena zehatza prestatzeko.
LAN-METOTOLOGIA
Mintegiaren lana esperienziak eta baliabideak elkarbanatzean eta problema-soluzioak elkarren artean aztertzean datza. Talde pedagogikoaren elkarren arteko lana da proiektuaren oinarria. Elkarren artean lan egiteko ingurune birtuala sortuko dugu Ingurune arloan ikasleekin.
- Ikasleekin lan egiteko oinarriak izango diren jarduera pedagogikoen diseinua. Diseinua eta web formatoan egokitu.
- Harremanetan jartzeko eta ikasteko ingurunea sortu eta proarabatic.org dominioan kokatu, proiektuaren baliabide guztiak bertan jartzeko.
- Ikasleekin jarduerak gauzatu parte hartzen duten zentruetan.Proiektuaren ebaluazioa.
|