Elkarren arteko Sormen Testuak

Member Area
Home
Xedeak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
icon-1

Lurralde honetako ikasleen artean teknologia berrien erabilera sustatzea.

Elkarlana eta lankidetza oinarri, erkidegoko bi hizkuntzatan irakurzaletasuna eta idazaletasuna garatuko duen inguru telematikoa sortu.

Hezkuntza komunitatekideon ezagutza eta ikaskuntzan elkartasunean oinarritutako hezkuntza berriztatzeko esperientziak batera jarri.

Prozedurak:
- Egoerak, pertsonaiak, inguruneak erakutsi eta ipuin desberdinekin erabili.
- Ipuinaren eraikuntzan hasiera, korapiloa eta amaiera antolatzeko arauak erabili.
- Ipuinen hasiera argi eta koherenteak proposatu.
- Beste batzuk eraikitako ipuinak ahoz kontatu.
- Norberak edo beste batzuk egindako ipuinak irudizkatu.
- Ipuinak idazteko testu-prozesadorea erabili .
- Irudiak moldatzeko eta sortzeko programa errazak erabili.

Kontzeptuak:
- Hainbat ipuin-egitura ezagutu.
- Pertsonaien, egoeren, ekintzen, hizkuntzaren... koherentzia kontzeptuak bereganatu.
- Hizketaz kanpoko komunikazioaren ezaugarriak eta hauek ipuinen ahoskatzean duten garrantziaz jabetu.
- Testu-prozesadoreak darabilzkien oinarrizkoenak (letra mota, neurria, nabarmenduak) ezagutu.
- Marrazki programek irudiak egiteko darabilzkiten oinarrizkoenak (neurria, bereizmena) ezagutu.

Jarrera eta baloreen helburuak:
- Proeiktuan parte hartzen duen edozeinengana zuzentzerakoan era egokian egitea.
- Telematika proiektuaren arauak betetzea.
- Hartutako erantzunkizun eta konpromezuak bereganatzea.
- Besteek eginiko lanak baloratu, ondo eginak badaude denak dira onargarriak eta, sormena edozein lanean erabili daitekela kontutan harturik.
- Proiektua osatzerakoan egin behar diren lanetan agertu daitezken arazo eta akatsak onartzea.
- Proposatutako lanak aurkezteko azaldutako erizpideak onartu.
- Informazioaren bilaketarako gogoa erakutsi.