Elkarren arteko Sormen Testuak

Member Area
Home Nor gara
Nor gara PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Arabako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako bost ikastetxek Berritzeguneko teknikari baten laguntzaz, “Elkarren arteko sormen testuak“ proiektua gauzatzeko webgune bat sortu dugu. Jarduera honen bidez ikastetxe desberdinetako ikasleek harremanetan ipini eta elkarrekin testu desberdinak sortzen dituzte. Web-gunearen sorrera eta eraikitze lana Dulantziko ikastetxea, Arantzabela, Odon de Apraiz, Tokieder eta Angel Ganivet ikastoletako  koordinatzaileok eta Berritzeguneko teknikari batek egin dugu.
Lehenengo pausoak duela bost ikasturte eman ziren. Bost ikastetxeko ikasleek “Ipuin Telematikoak” proiektuan parte hartu zuten eta ondorioak oso positiboak izan zirenez aurten proiektu honekin jarraitzea erabaki genuen. Orrialde hau gehien bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, beraien sormenak eta lanak ipini eta ikusi ahal izateko.