JA slide show
 



Arabako Berritzeguneak



Gela Birtuala



IKT Programa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Xede-helburua

Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea, ikastetxeen 
kudeaketa pedagogikoan eta administrazio-kudeaketan erabil ditzatela sustatzea, eta, horrela,
ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatzea.

PROGRAMAREN HELBURUAK

1. helburua. IKT ikastetxeek ziurtagiria izateko aukera ematea, IKT ikastetxe-eredua kontuan hartuta.

Ekintzak

1.1. IKT ikastetxeen heldutasun-eredua egitea, ikastetxeen diagnostikoa egiteko eta IKT ikastetxeen sailkapena lortzeko.
1.2. Irakasleen profil bat zehaztea, eta prestakuntza-planak egitea, aro digitaleko hezkuntza-errealitate berrira egokitzeko.
1.3. Jarduera-planak diseinatzen eta abian jartzen laguntzea, IKT ikastetxeen heldutasun-eredua lortzeko.

2. helburua. Ekintzak sustatzea, hezkuntza-komunitateko zulo digitala txikiagotzeko.

Ekintzak

2.1. IKT tresnak bateratzeko eredu bat egitea, tresna horiek erabiltzen errazago ikasteko.
2.2. Hezkuntza Sailak sustatutako hezkuntza-plataformen – www.eIkasi.net, www.eGaratu.net, www.eMintegi.net,
www.berrikuntza.net, www.elkarrekin.org, www.eDukiak.net – erabilera sustatzea, eta plataforma horien erabilera zabalduko eta bultzatuko duten prestakuntza-planak egitea.
2.3. Azterketa eta jarraipena egitea, ospitaleratutako ikasleek edo gaixotasun luzea dituztenek telematika bidez jaso ditzaten eskolak, eta hezkuntza-eduki digitalak eskura ditzaten urritasunen bat dutenek.

2.4. Hezkuntza-komunitateari sarean arreta etengabea emateko, ikastetxeen antolaketa-eredu bat egiten laguntzea.

3. helburua.  Hezkuntza-eduki digitalen garapena sustatzea, hezkuntza-komunitatearen eskura
jartzeko, sarearen bitartez.

Ekintzak

3.1. Sailaren plataformetan sartuko diren hezkuntza-eduki digitalek bete behar dituzten irizpide bateratuak egitea.  
3.2. Prestakuntza-planak egitea, eduki digitalen eraketa bultzatzeko.
3.3. Gelan hezkuntza-eduki digitalak erabiltzeko aukerak zabaltzea.
3.4. Protokolo bat egitea, eduki digitalak aztertzeko eta probatzeko.

4. helburua. Hezkuntza-komunitatean software librearen eta kode irekiko softwarearen erabilera
sustatzea.

Ekintzak

4.1. Software librea irakaskuntza-premietara egokituta erabiltzeko aukera emango duten ekimenak abian jartzea.   
4.2. Sailaren bilduman, irakaskuntzarako balio duten software libreko programak daude, eta prestakuntza-jarduerak egingo dira, programa horiek erabiltzeko gai izateko.  
4.3. Software libreko aplikazioen erabilera-eskuliburuak egitea/egokitzea.

 

Prestakuntza eta Berrikuntza Proiektuen Oroitidazkiak

Epea Ekainearen 15ean bukatzen da. Halaber, txostena eta partehartzaileak proiektuak.net webgunean, sartu behar dituzue.


Hurrengo deialdiak:
ekainaren 2an arratsaldeko 5etan
ekainaren 9an goizeko 11etan
ekainaren 16an goizeko 11etan
ekainaren 22an goizeko 11etan
ekainaren 25ean goizeko 11etan

testuak "Elkarren arteko sormen testuak" proiektuaren sarbidea.
"WebQuest" webgunera sarbidea
"Arbel digitala" webgunera sarbidea

You are here: Home

Arbel Digitala

modulo2198 La Pizarra Digital en el aula de clase, liburua Edebe digital empresak sarean zintzilikatu du Read more...

IKTak eta Matematika

modulo4198 Lan-proposamen desberdinak eta material ugari, oso interesgarriak Read more...

Smartekin ikasi

Sample image Irakaskuntza arloan dabiltzan irakasleentzako gunea da. Read more...

Arbel Digitalen baliabideak

modulo3198 EDEBEk eginiko Arbel Digitalarentzat Baliabideen webgunea. Read more...