JA slide show
 



Arabako Berritzeguneak



Gela Birtuala



Educ@TIC

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila hezkuntza berriztatzeko proiektuak bultzatzen ari da unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan, bai berariazko deialdien bitartez, bai eta zuzenean jarduerak proposatuz ere, aldaketak egiteko, eta, horrela, ikastetxe horietako irakaskuntza eta antolaketa hobetzeko.

Lehentasunezko jarduera-lerroen barruan —zehazki 2007-2010 hirurtekorako IKT programaren barruan—, eta i2010 Europako ekimenak eta hezkuntza arloko Lisboako estrategia kontuan hartuta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak hezkuntzako eragile guztiak bitarteko digitalez balia daitezen lortu nahi du, eta, horrez gain, bitarteko digitalen erabilera bultzatu nahi du ikastetxeetako pedagogia- eta administrazio-kudeaketan.
Ildo horretatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beharrezko jarduera guztiak bultzatuko ditu 2007-2008 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoek “IKT ikastetxe-ereduaren” ziurtagiria eskura dezaten.
Horretarako, ekintza hauek egingo dira:

  • Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua egingo da, ikastetxe bakoitzaren egoera aztertzeko, etapaz etapa.
  • Irakasleen profila zehaztuko da, aro digitaleko hezkuntza-errealitate berrira egokitzeko.
  • Ekintza-plana diseinatuko da, ikastetxe bakoitzak zehaztutako heldutasun teknologikoko maila eta ziurtagiria eskuratzeko.
 

Prestakuntza eta Berrikuntza Proiektuen Oroitidazkiak

Epea Ekainearen 15ean bukatzen da. Halaber, txostena eta partehartzaileak proiektuak.net webgunean, sartu behar dituzue.


Hurrengo deialdiak:
ekainaren 2an arratsaldeko 5etan
ekainaren 9an goizeko 11etan
ekainaren 16an goizeko 11etan
ekainaren 22an goizeko 11etan
ekainaren 25ean goizeko 11etan

testuak "Elkarren arteko sormen testuak" proiektuaren sarbidea.
"WebQuest" webgunera sarbidea
"Arbel digitala" webgunera sarbidea

You are here: Home Educ@TIC

Arbel Digitala

modulo2198 La Pizarra Digital en el aula de clase, liburua Edebe digital empresak sarean zintzilikatu du Read more...

IKTak eta Matematika

modulo4198 Lan-proposamen desberdinak eta material ugari, oso interesgarriak Read more...

Smartekin ikasi

Sample image Irakaskuntza arloan dabiltzan irakasleentzako gunea da. Read more...

Arbel Digitalen baliabideak

modulo3198 EDEBEk eginiko Arbel Digitalarentzat Baliabideen webgunea. Read more...