Laburpena
Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.
Herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea da helburua. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.
Agiri honen helburua Ikastetxearen Heldutasun Teknologikoaren Eredua deskribatzea da, ahalik modu zabalenean, eta hezkuntza-etapen eta ikastetxeen tipologien berezitasun guztiak kontuan hartuta.
Aurrekariak
|
Eragileak |
Zeregina |
Beharrak |
|
Ikasleria |
Jakintzaren gizartean, hezkuntza-prozesuan aktiboki parte hartzen duten ikasleak behar dira, enfasia irakaskuntzatik ikaskuntza iraunkorrera igaro dadin bizitzan. |
Hezkuntza-prozesuak emoziozko trebetasunak eta trebetasun intelektualak sustatu beharko ditu ikasleengan, bai eta erantzukizunei aurre egiteko prestakuntza eta informazioa jakintza bihurtzeko gaitasuna ere. |
|
Irakasleria |
Ikasleek jakintza eta trebetasun berriak eskuratzeko behar dituzten baliabideak eta tresnak erraztu behar dituzte, eta ez informazio-iturri hutsak izan. |
Ikasketa-eremu berri horietan, funtzio eta profil berriak agertzen dira: irakasleak IKT tresnak erabiltzen, tele-tutoreak, on-line aholkulariak, plataformetarako edukiak garatzen dituztenak, IKTen dinamizatzaileak ikastetxeetan, etab. |
|
Familia |
Seme-alaben hezkuntza bultzatzea eta erraztea, gizarte-testuinguru berrian. |
Hezkuntza-prozesuan sartu behar da, beharrezko trebeziak eta ezagutzak garatzeko prestakuntza eta informazioa eskatzen duen subjektu gisa. |
Ereduaren ezaugarriak

“...herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte
hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea da
helburua, egungo eta etorkizuneko...”








Lan-proposamen desberdinak eta material ugari, oso interesgarriak
Irakaskuntza arloan dabiltzan irakasleentzako gunea da.