Arbel digitalak ikasgelan leiho bat irekitzen du munduari  begira

(Pere Marques) 

 

 

 

 

 

Arbel Digitala: Ordenagailua + Bideo-proiektagailua

 

Arbel digitala (AD) sistema teknologikoa da, internetera konektatutako multimedia ordenagailua  eta bideo-proiektagailua (proiekzio-kainoia) integratzen dituena eta  ordenagailuko monitoreko irudiak pantailan edo horma handi batean proiektatzen dituena. 

Beste tresna batzuk ere konekta dakizkioke (telebista, magnetoskopioa, bideo-kamera, soinu-tresna.....), multimedia-sistema ahaltsu bihurtzen.

 

 

 

Ordenagailuaz eta bideo-proiektagailuaz gain "taula elkarreragilea" duten arbel digitalak "arbel digital elkarreragileak" deitzen dira (ADE) 

ADEak uzten du gainean zuzenean idazten eta programa informatikoak erakusle batez  kontrolatzen (batzutan ere behatzez soilik)