|
Egilea: Mercedes Fernández Pz de Unzueta E-mail: fermer@euskalnet.net |
Arloa: Natur Zientziak Maila: D.B.H. |
| SARRERA: |
![]() Aintzinatik, gizakiak bere buruari nondik datorren, nora doan, bizitza ote daogen Unibertsoan eta abar galdetu dio. Zuk ere inoiz egin diozu? Galdera hauek ez dute erantzun sinple eta zehatza baina gero eta gehiago dakigu Unibertsoari buruz. Lan honen helburua zure jakingura piztea da, zure zaletasunen artean txoko txiki bat eraikitzeko nahian. |
| GALDERAK: |
1. Noiz eta nola izan zen Unibertsoaren jaiotzea?. 2. Zein teoria azaltzen du Unibertsoaren eboluzioa?. 3. Unibertsoa mugatua al da?. Azaldu?. 4. Nola eboluzionatuko du Unibertsoak?. 5. Zerez osatuta dago Unibertsoa?. 6. Azaldu ezberdintasunak galaxien eta nebulosen artean. 7. Marraztu galaxien forma guztiak eta adierazi bakoitzaren ereduren bat. 8. Zer esan nahi du Eguzkia "izar horia" dela?. Eta Betelgeuse "izar erraldoi gorria" dela?. 9. Zer gertatzen da izar baten nukleoan?. 10. Nola bukatzen dute beraien bizitza masa haundiko izarrek?. 11. Zer gertatuko zaio Eguzkiari bere bizitzako azken etapetan?. 12. Pultsareak eta kuasareak gauza bera dira?. 13. Zer jatorria dute kometek?. 14. Zer ezberdintasun dago meteoritoen eta kometen artean?. 15. Zergatik da ezinezkoa bizitza Ilargian?. 16. Zergatik ikusten dugu beti Ilargiaren aurpegi bera?. 17. Nola sortzen dira mareak?. 18. Bizitza inteligentea ote dago Unibertsoan? |
| BALIABIDEAK: |
![]() Zure lana burutzeko honako baliabide hauek dituzu: Unibertsoa http://www.mapagunea.com Bakarrik ote gaude? http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=7085 Unibertsoaren mugak http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5434 Lurra Unibertsoan (gaztelaniaz) http://iris.cnice.mecd.es/biosfera/alumno/4ESO/SituacionTierra/a_inicial.htm |
| GALDERA GARRANTZITSUENA: |
Egin duzun lanarekin prest zaude orain azken zeregin hau burutzeko: Azaldu, zure hitzez, Unibertsoari buruz dakigun garrantzitsuena eta hurrengo urteetarako erronkak. |
| EBALUAKETA: |
Ebaluaketa egiteko, hartuko dira kontutan honako irizpide hauek: 1. Galdera guztiei erantzuna eman ala ez. 2. Erantzunen kalitatea. 3. Erantzunak informazioaren kopia hutsa ez izatea bazik eta bakoitzaren moldaketa. 4. Taldeko lanean parte hartzea. 5. Irakaslea eta lankideak begirunez tratatzea. 6. Irakasleak adierazitako beste irizpideak. |
| KREDITOAK: |
Lan hau egiteko behar-beharrezkoa izan da ondorengo web orrien kolaborazioa. Hori dela eta, bihotzez eskertzen
diet: http://www.mapagunea.com ; http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=7085; http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=5434 ; http://iris.cnice.mecd.es/biosfera/alumno/4ESO/SituacionTierra/a_inicial.htm |