SARRERA | GALDERAK| BALIABIDEAKEBALUAZIOA| KREDITOAK

 

 

 

 


Egilea: Lourdes Rz. de Arbulo eta Amaia Mujika 

E-mail-a: webquest@proarabatic.org
Gaia: Gabonak

Maila: 3. eta 4. MAILA


SARRERA:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte Berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nicolas, ezagunenen artean.

    Pertsonaia hauek umeentzako opariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erakargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia:


Joku honen bitartez Olentzerori buruzko gauza pilo ikasiko duzu. Badakit asko dakizula baina hainbat gauza berri ikasteko aukera izango duzu. Gainera zure anai-arrebei, lagunei... erakutsi ahalko diezu.

Animo eta... AURRERA!!!!

GALDERAK:

 

1.- Nor da Olentzero?
2.- Nola irudikatzen du herriak?
3.- Noiz ospatzen da?
4.- Zer ohitura dago bere inguruan?
5.- Zerekin erlazonatzen da Olentzero?
6.- Konta ezazu berari buruzko istoriaren bertsio berri bat

Eta bukatzeko...   idatz ezazu Gabonetako abesti bat

 

BALIABIDEAK:

 

 

 

 

 

 


Ondoren dituzun helbideetan aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Baina KONTUZ!!! aukeraketa bat egin beharko duzu.

Ia galdera guztien erantzunak hemen daude http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html
Hemen ere informazio asko topatuko duzu
http://www.jalgi.com/olentzero

 

EBALUAZIOA:

Zenbat galdera erantzun dituzu?

Lehenengo aldia denez ez dago gaizki. Lan honen helburua Olentzerori buruz informazioa jasotzea izan da. Baliagarria izan bazaizu AURRERA ! GABON ZORIONTSUAK PASA!

 

 

KREDITOAK: Lan hau egin ahal izateko eskerrak eman nahi genieke Olentzeroren laguntzaile guztiei eta bereziki ondoren agertzen diren helbideen egileei:

  http://www.aula21.net

 http://www.jalgi.com/olentzero

 http://www.angelfire.com/tx/txoko/Olentzer.html



[INPRIMATU] [GORA]