ASMAKIZUNAK

EGILEA: MERCEDES FERNÁNDEZ PZ.DE UNZUETA (bERRITZEGUNE A01 GASTEIZ)


SARRERA

EGINKIZUNA

PROZESUA

BALIABIDEAK

EBALUAKETA

ONDORIOA


1. SARRERA

 

Badakizu  nork asmatu zuen "chupa chups"-a?.Badakizu goxoki bati egurrezko makiltxo bat jartzeagatik izugarri aberats bihurtu zela?. Irakur ezazu ondorengoa:

"1956 urtean Eric Bernat-ek umeentzako  eskuak zikintzen ez zituen goxoki bat merkaturatzea erabaki zuen. Goxoki bolatxo bati egurrezko makiltxo bat jarri zion eta merkataratu zuen. Berehalako onarpena izan zuen.

Markaren diseinua (ospetsua den txiribita horia) Salvador Dalí-k burutu zuen lanordu batean eta bera egiteagatik pezeta milio batzuk kobratu zituen.

Urtero munduan 4000 milioi "Chupa Chups" ale saltzen dira."

Ez duzu uste zuk ere, imajinazio pixka bat jarriz, zerbait erabilgarria asma dezakezula, eta,auskalo! egunen batean aberats bihurtu?.

Eusko Jaurlaritzak zure taldea aukeratu du duela gutxi sortutako "   "Ikerketarako eta Berrikuntzarako Sailako" taldekideak izateko. Berrikuntza eta ideiak garatzeko zuen ahalmenaren arabera ordainduko dizuete.Baina hasieran oinarrizko formakuntza burutu behar duzue, lehenengo eginkizunetan oinarrituta.

Zorte ona izan eta animo!

 

HASIERA